XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihintza
Lurreko edo handik hurbileko objektuen gainean jarritako ur-tanten multzoa, inguruko aire argiko ur-lurrinaren kondentsazioz sortua.

Ihintz zuriaIhintz-tanta izoztuen multzoa.

Ihintz-puntua Sin.: Ihintz-puntuko tenperatura termodinamikoa (T).

Aire hezea, p presioa eta r nahaste-arrazoia edukiz, presio horretan urarekiko asetasunera iristen deneko tenperaturari (T) esaten zaio ihintz-puntua, saturazioko nahaste-arrazoia (r) bere nahaste-arrazoiaren (r) berdina izanik.

Ihintz-puntuaren depresioa Aldiune jakin batean, aireko tenperaturaren eta ihintz-puntuko tenperaturaren arteko diferentzia.

Ikaragarria Sin.: Itsaso ikaragarria.

Itsasoaren egoeraren Douglas eskalan, 14 m baino handiagoko olatuak dituen itsasoa.